ELIKADURA-FUNTZIOA
Elikadura: materia eta energia lortzeko egiten dituzten prozesu guztien multzoa da.
Izaki bizidunen elikadura 2 motatakoa izan daiteke:
-Autotrofoa: ingurunetik hartutako gai inorganikoetatik (ura, gatz mineralak) abiatuta, gai dira beren gai organikoak ekoizteko. Adib. landareak, algak, zenbait bakterio.
-Heterotrofoa: ez dira gai beraien gai organikoak ekoizteko, beraz, dagoeneko landutako gai organikoak behar dituzte, esaterako, beste izaki bizidun batzuk edo haien hondakiak jango dituzte. Adib. animaliak, onddoak, bakterio asko.
ERLAZIO-FUNTZIOA
Izaki bizidunak elkarren artean zein ingurunearekin harremanean daude.
UGALKETA FUNTZIOA
Ugalketa funtzioaren bidez, izaki bizidunek ondorengoak lortzen dituzte. Organismo batek edo gehiagok parte hartzen dute prozesu horretan.
2 ugalketa mota bereizten dira: asexuala eta sexu bidezkoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario