Zer da biosfera?
Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa da.
Izaki bizidun guztiek dituzten ezaugarri orokorrak:
- Gai organikoz osatuta daude.
-3 bizi-funtzio nagusiak betetzen dituzte: elikatu, erlazionatu eta ugaldu.
-Zelulaz osatuta daude. Batzuk zelulabakarrak dira, beste batzuk zelulaniztunak.
Zer dira bioelementuak?
Izaki bizidunen osagai diren elementuak. Hauen artean nagusiak: C, H, N, O.
GAI INORGANIKOAK
Izaki bizidun nahiz bizigabeetan: Ura eta gatz mineralak.
Konposizioan karbonoa ez duten, ia ez duten gaiak.
GAI ORGANIKOAK
Soilik izaki bizidunek dituzten gaiak dira. Konposizioan karbonoa dute.
Hauek dira gai organiko nagusiak:
-Gluzidoak=Azukreak=Karbohidratoak
Energia ematen dute

-Lipidoak=Gantzak
Energia-erreserba dira eta zelula-mintzaren zati dira.

-Proteinak
Prozesu askotan parte hartzen dute, egitura funtzioa (gihar, hezur, ehunen eraketa) nagusiki.

-Azido nukleikoak
DNA. Informazio genetikoa gordetzen du, ondorengoei transmititzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario